Itxi

Egutegia

2014ko Bat Formulako Munduko Txapelketak 19 proba izango ditu

Erredakzioa

FIAk datorren denboraldirako egutegia onartu du, eta Mexikoko, Hego Koreako eta New Jerseyko Sari Nagusiak zerrendatik at gelditu dira.

Argazkia: EFE

2014ko Bat Formulako Munduko Txapelketak 19 Sari Nagusi izango ditu, FIAk egutegia onartu ondoren. Mexikoko, Hego Koreako eta New Jerseyko probak irailan argitaratutako zerrendatik at gelditu dita

Hego Koreako Sari Nagusiak finatzaketa arazoak izan ditu, eta lau urteren ostean egutegitik kanpo gelditu da. Mexikoko proba 1992 urtetik ez da ospatu, eta 2015ean itzultzea espero da.

New Jerseyko Sari Nagusia iaz ere behin behineko egutegian azaldu zen, baina FIAk ez du egutegi ofizialean sartu.

Sari Nagusiak:

16/03 Australia
30/03 Malaysia
06/04 Bahrein
20/04 Txina
11/05 Espainia
25/05 Monako
08/06 Kanada
22/06 Austria
06/07 Britainia Handia
20/07 Alemania
27/07 Hungaria
24/08 Belgika
07/09 Italia
21/09 Singapur
05/10 Japonia
12/10 Errusia
02/11 Estatu Batuak
09/11 Brasil
23/11 Abu Dabi.

Albisteak (3)