Bat Formula
Schumacher 'egonkor' dago, baina 'koma artifizialean'
Erredakzioa
Alemaniarraren ordezkariak ez du pilotu alemaniarraren osasun egoeraren xehetasuna gehiagorik eman. Michael Schumacherrek eski istripu larria izan zuen abenduaren 29an.
Michael Schumacher Bat Formulako pilotu ohiaren osasun egoera "egonkorra" da, Sabine Kehm ordezkariak asteazkenean kazetariei adierazitakoaren arabera. Munduko txapalketa zazpi aldiz irabazi zuen gidariak lesiop larriak ditu garunean, eskiatzen zegoela izandako erorketa larriaren ondorioz.
"Egonkor jarraitzen du. Momentuz, albiste ona da, baina ez dut haratago joan nahi, horretarako goiz da oraindik. Artifizialki eragindako koma egoeran dago", esan du Kehmek.
Schumacherrek istripu larria izan zuen Meribeleko eski estazioan, Frantzian, abenduaren 29an.
Kazetariak kanporatu dituzte
Grenobleko Ospitaleak kazetari guztiak harreratik atera ditu, pilotu ohiaren pribatutasuna gordetzeko. Izan ere, hedabideak Schumacherren familiaren edo gaixoaren beraren irudiak hartzen saiatu dira.
Osasun zentro frantziarreko zuzendaritzak ospitalearen ondoan dagoen eraikin batera eraman ditu hedabideak, mundu osotik joandako kazetariek ospitaleko eguneroko lana oztopatzen ari dira argudiatuta.
Segurtasun kontrola
Schumacher dagoen solairuan segurtasun kontrol berezia jarri dute, eta familiakoak eta hurbileko lagunak bakarrik pasa daitezke.