Itxi

59. edizioa

Munduko hiru txapeldun egongo dira Donostiako Nazioarteko Krosean

Erredakzioa

Urtarrilaren 26an egingo da Kros famatu honen 59. edizioa. Japhet Morir eta Joseph Ebuya izango dira izarrak gizonezkoetan, eta Milcah Chemos emakumezkoen mailan.

Donostiako Nazioarteko Krosaren 59. edizioaren kartela. Argazkia: sansebastiancross.com

Donostiako Nazioarteko Krosaren 59. edizioa egingo da datorren urtarrilaren 26an Zubietako hipodromoan eta hiru munduko txapeldunek parte hartuko dute lasterketa famatu honetan.

Bydgoszczen munduko txapeldun izendatu zen Japhet Morir izango da izarretako bat eta 2010ean munduko titulua lortu zuen Joseph Ebuya ere Donostian izango da. Emakumezkoen mailan Milcah Chemos 3.000 metroko munduko txapelduna izango da faboritoa.

Donostiako Udalak, Gipuzkoako Atletismo Federazioak eta Fly Group dira lasterketa honetako antolatzaileak eta lan bikaina egin dute eduki duten aurrekontuarekin maila handiko korrikalariak eramango baitituzte Donostiara.