Eski alpinoa
Santacanak zilarrezkoa irabazi du, Sotxiko bigarren domina
Erredakzioa
Euskal eskiatzaile paralinpikoa bigarrena izan da slalomen, Miguel Galindo gidariarekin batera.
Jon Santacanak zilarrezko domina irabazi du slalomen, gizonezkoen eski alpinoan. Euskal kirolariak Sotxin irabazten duen bigarren domina da, Miguel Galindo gidariarekin batera, Neguko Joko Paralinpikoetan.
Santacanaren prestaketa ez zen behar bezalakoa izan, lesio larri batengatik. Lehenengo txandan zazpigarrenak izan dira, eta egoera irauli zuten bigarren txanda ikusgarri batean, zilarrezko domina lortu arte.
"Urrezko zaporea duen zilarra da", esan du Galindok. Sotxin lortzen duten bigarren domina da, jaitsiera probako urrezkoaren ostea. Oraindik azken proba dute aurretik, Erraldoia.