Itxi

Ur Baso Baten Alde

Bizkaia Zubitik salto egin dute Txikonek eta Otxoak

Erredakzioa

BASE jauzia egin dute, ‘Ur Baso Baten Alde’ nazioarteko kanpainaren alde.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alex Txikonek eta Pablo Otxoak BASE jauzia egin dute Bizkaia Zubitik, Portugalete eta Getxo artean. BASE jauzia parakaidismo mota bat da, hegazkin batetik egin beharrean, eraikin batetik egiten dena. 'Ur Baso Baten Alde' nazioarteko kanpaina babesteko egin dute jauzi bi abenturazaleek.

'Ur Baso Baten Alde' (ingelesez, 'For a Glass of Water'), InAurora plataformak matxan jarriko duen kanpaina bat da. Urari eta lurrair lotutako giza eskubideak genero ikuspegitik aldarrikatzea du helburu aurki hasiko den sentsibilizazio kanpaina parte-hartzaileak. Besteren artean, ur baso bat eramango du Herbehereetatik El Salvadorrera, 9 etapatan (13.707 km).

Bideoak (1)