Roland Garros
Garbiñe Muguruzak ezin izan du Sharapova gainditu
Erredakzioa
Muguruzak ezustekoa eman zuen bigarren kanporaketan Serena Williams handia kanporatuta, baina Sharapovaren aurka ezin izan du aurrera egin (1-6, 7-5 eta 6-1).
Garbiñe Muguruzak ezin izan du Roland Garrosen aurrera egin. Final-laurdenetako partidan Maria Sharapova errusiarra izan da nagusi, 1-6, 7-5 eta 6-1.
Muguruzak ezustekoa eman zuen bigarren kanporaketan Serena Williams handia kanporatuta, eta finalerdietako txartela hurbil izan du. Azkenean, Sharapova suspertu da eta berarentzat izan da garaipena.