Itxi

Errugbia

Avironek polemikatik at utzi du Eusko Jaurlaritza

Erredakzioa

San Mamesen jokatzeko 'gonbidapen informala' Athleticek eta Bilboko Udalak egin zioten taldeko presidenteari.

Aviron Bayonnais / Manex Barace.

Aviron Bayonnaisek oharra kaleratu du San Mamesen partida bat jokatzeko aukeraren ondorioz sortutako polemikaren ondoren, Donostiako Udala eta Gipuzkoako PSEren eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Baionako taldeak egin dioten "gonbidapen informala" eskertu du, Athleticekin eta Bilboko Udalarekin daukan "harreman onei" esker, baina Eusko Jaurlaritzak parte hartu ez duela argitu du.

Avironeko presidenteak, Manuel Mérinek, Athleticekin lankidetza hitzarmena duen futbol taldeko presidentea ere izan zenak (Aymeric Laporte Avironetik dator), pozik agertu da "Hegoaldean errugbiagatik dagoen interesagatik".

Albisteak (2)