Itxi

1 Formula

Schumacher komatik irten da, eta ospitalea utzi du

Erredakzioa

1 Formulako gidaria eski istripu baten ostean sartutako komatik esnatu da, eta errekuperazio 'fase luze' bati ekin dio.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Michael Schumacher komatik esnatu da, eta Grenobleko unibertsitate ospitalea utzi ahal izan du, familiako bozeramaile Sabine Kehmek iragarri duen bezala. Bere bizitza ez dago arriskuan, eta orain errepuperazio "fase luze" bati ekingo dio.

Kehmek ospitaleko medikuen, erizainen eta terapeuten tratu ona eskertu du. "Hasierako hilabete hauetan lan bikaina egin dute", esan du.

Pilotuak istripua izan zuen eskiatzen ari zenean, Meribel estazioaren pista ez balizatu batean, Frantziako Alpeetan.

Bideoak (1)