Herri kirolak
Sokatira selekzioak ofizialtasuna lortu du
Erredakzioa
Nazioarteko Sokatira Federazioan sartu da, eskubide osoko kide bezala, Euskadiko Herri Kirol Federazioa, eta Basque Contry bezala arituko da selekzioa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskadiko Herri Kirol Federazioa (EHKF) Nazioarteko Sokatira Federazioan (TWIF) sartu da, eskubide osoko kide ofizial bezala, eta ondorioz, Basque Country izenarekin jokatu ahal izango du euskal selekzioak txapelketa ofizialetan. Hurrengo Munduko lur gaineko Txapelketa AEBetan izango da, abuztuaren 28tik 31ra.
Orain arte, euskal zelekzioek “Spain” izenarekin parte hartu dute nazioarteko txapelketetan, arropan euskal sinbologia sartzen zuten arren. Uztailaren 1etik aurrera, EHKFk ofizialtasuna lortu du TWIFaren barruan.
Federazioaren arabera, inflexio puntua Espainiako Konstituzio Auzitegiaren euskal kirolari buruzko ebazpena izan zen, 2012ko apirilaren 18koa. Momentu horretan, alde guztien arteko bilerak areagotu ziren. Azkenik, euskal sokatira selekzioak ofizialtasuna lortu du.
“Herri txikia gara, baina sokatira munduan herri handia gara”, esan du Federazioak. Azken hamarkadetan sokatira taldeek egindako lana ere eskertu du. “Gure ikurrina beste herrialdeen ikurren parean ikustea lortu dugu denon artean”, gehitu du.