Bilbora iritsi da
Efren Vazquez: 'Hainbeste urte eta gero, pozarren nago garaipenarekin'
Pilotu bizkaitarra astearte honetan iritsi da Loiuko aireportura, iragan igandean Moto3 mailako Indianapoliseko Sari Nagusia irabazi ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Efren Vazquez pilotu bizkaitarra astearte honetan iritsi da Bilbora, iragan igandean Moto3 mailako Indianapoliseko Sari Nagusia irabazi ostean. "Hainbeste urteren eta hainbat lan egin ostean, pozarren nago garaipen honekin", adierazi du Vazquezek.
Loiuko aireportuan harrera beroa egin diote. Lasterketetako autoen pilotua den bere emazte Angela Vilariñok, senideek, lagunek eta zaleek harrera beroa egin diote Efren Vazquezi. "Garrantzitsuena 25 puntu lortu ditugula da, baina hainbeste urteren ondoren lehen garaipena lortzeak ilusio handia egin dit. Niri ilusioa egin dit, baita gertuko jendeari ere", esan du Errekaldeko (Bilbo) pilotuak.
Oraindik zortzi Sari Nagusi falta dira Munduko Txapelketa bukatzeko eta Efrenek ilusio handiarekin ekingo die: "Orain arte ibili garen moduan jarraitzea da helburua. Lanean jarraitu behar dugu". Herri Torrontegik lortu zuen euskal motoziklismoaren lorpenik handiena duela 25 urte Brnoko Sari Nagusia irabazi ostean, eta Brnon bertan korrituko du Efren Vazquezek hurrengo lasterketa.
Moto3 mailako Munduko Txapelketako sailkapen nagusian, Efren Vazquez bigarren postuan dago 137 punturekin, Jack Miller (158 puntu) liderrarengandik 21 puntura.