Hirugarrena jarraian
Serena Williamsek seigarrenez eskuratu du AEBetako Irekia
Erredakzioa
Williams ahizpen txikienak Danimarkako Caroline Wozniacki gainditu du finalean, 6-3 eta 6-3.
Serena Williamsek bere seigarren AEBetako Irekia irabazi du, hirugarrena jarraian. Tenislariak Danimarkako Caroline Wozniacki gainditu du finalean, 6-3 eta 6-3.
Williams ahizpen txikienak ordu bat eta hamabost minutu behar izan ditu denboraldiko bere lehen "grand slam-a" eskuratzeko. Aurretik, kale egin du Autraliako Irekian, Roland Garrosen eta Wimbledonen.