2015 Mundialean ez da izango
AEBko Federazioak Michael Phelps zigortu du
Erredakzioa
Positibo eman zuen alkoholagatik eta errehabilitazioa hasiko duela iragarri du igerilariak.
Estatu Batuetako Federazioak Michael Phelps igerilaria zigortu du, 6 hilabete, eta ondorioz ez du Kazaneko Munduko Txapelketan parte hartuko. Olinpiar Jokoetan 22 domina lortu ditu Phelpsek.
Pasadan igandean errehabilitazioa hasiko duela iragarri zuen, alkoholarekin duen arazoa konpondu ahal izateko.
Aurreko astean, autoan zihoala, positibo eman zuen estatubatuarrak Poliziaren kontrol batean.