Itxi

RFEN-ren saria

Isusko Arias EiTBko kazetariak Igeriketa Federazioaren saria jaso du

Erredakzioa

Kirol eta Gizarte Komunikazioaren Saria eman dio Espainiako Igeriketa Federazioak EiTBko kazetariari 'Enfermos del Balón Amarillo' blogari esker.  

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Igeriketako Federazioak 2013-2014 denboraldiko 'Kirol eta Gizarte Komunikazioaren Saria' eman dio Isusko Arias Barrutia eitb.eus-eko kirol kazetariari, 'Enfermos del Balón Amarillo' deritzon waterpoloko blogari esker.

As egunkaria eta Teledeporte ere saritu dituzte. Saria banatzeko ekitaldia gaur arratsaldean egin da Madrilen, Espainiako Batzorde Olinpikoaren egoitzan.

Ekitaldian, 2014ko kirolari onenak ere saritu dituzte. Esaterako, Mireia Belmonte, Ona Carbonell, Jennifer Pareja eta egun Champions Leagueko txapeldunak diren taldeak; hots, CN Sabadell, emakumezkoetan, eta At. Barceloneta, gizonezkoetan.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)