Itxi

1 Formula

Hamiltonek lidergoa sendotu du, Errusian irabazita

Erredakzioa

Britainiarra Nico Rosberg bere taldekidearen aurretik sailkatu da. Fernando Alonsok seigarren postuan bukatu du.

Lewis Hamilton, Errusiako Sari Nagusian. Argazkia: EFE

Lewis Hamiltonek (Mercedes) 1 Formulako lidergoa sendotu du, Errusiako Sari Nagusia irabazita. Britainiarra Nico Rosberg taldekidearen aurretik sailkatu da. Denboraldia bukatzeko hiru proba geratzen direnean, 17 puntuko errenta dauka Hamiltonek. Fernando Alonsok seigarren postuan bukatu du.

Mercedesek taldeen sailkapen nagusia irabazi du Errusian, eta Hamiltonek geroz eta gertuago dauka pilotuena. Rosberg bigarren dago, 17 puntura.

Valtteri Bottas (Williams) hirugarren sailkatu da Sotxin. Alonso seigarren izan da azkenean, podiuma helburu izan arren.

Sari Nagusiaren sailkapena:

1. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes) 1:31:50.744.

2. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) 13.6.

3. Valtteri Bottas (FIN/Williams) 17.4.

4. Jenson Button (GBR/McLaren) 30.2.

5. Kevin Magnussen (DIN/McLaren) 53.6.

6. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 60.0.

7. Daniel Ricciardo (AUS/Red Bull) 61.8.

8. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull) 66.1.

9. Kimi Räikkönen (FIN/Ferrari) 78.8.

10. Sergio Pérez (MEX/Force India) 80.0.

Sailkapen nagusia:

1. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes) 291 puntu.

2. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) 274.

3. Daniel Ricciardo (AUS/Red Bull) 199.

4. Valtteri Bottas (FIN/Williams) 145.

5. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull) 143.

6. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 141.

7. Jenson Button (GBR/McLaren) 94.

8. Nico Huelkenberg (ALE/Force India) 76.

9. Felipe Massa (BRA/Williams) 71.

10. Kevin Magnussen (DIN/McLaren) 49.

Taldeen sailkapen nagusia:

1. Mercedes 565 puntu.

2. Red Bull-Renault 342.

3. Williams-Mercedes 216.

4. Ferrari 188.

5. McLaren 143.

6. Force India-Mercedes 123.

7. Toro Rosso-Renault 29.

8. Lotus-Renault 8.

9. Marussia-Ferrari 2.

10. Sauber-Ferrari 0.

11. Caterham-Renault 0.

 

 

Albisteak (3)