Bilbao Night Marathon
Kimani eta Mekonnen, irabazle Bilboko gau beroan
Erredakzioa
Kenia eta Etiopiako korrilakariek irabazi dute Bilbao Night Marathon, 26 graduko tenperaturarekin lehiatutako lasterketa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Paris Kimani keniarrak eta Tiruwork Mekonnen etiopiarrak irabazi dute Bilbao Night Marathon lasterketaren seigarren edizioa, Guggenheim Museoan hasi eta bukatu dena. Gau beroaren tenperatura 26 gradukoa izan zen.
Kirol emaitzak ez dira onak izan, lehia txikia eta tenperatua altua izan zirelako. Kimanik 2.17:02ko denbora egin zuen, eta Mekonnenek, 2.51:41ekoa.
Hiriko zirkuitua lauagoa izan zen, Bilboko erdigunean. Amaiera nahasia izan zen, atleta batzuk 10 kilometroko helmugatik zartu zirelako, eta beste batzuk, maratoiko helmugatik.
Eguneko protagonistak beroa, parte-hartzearen errekorra (29 herrialdetako 10.000 korrikalari) eta publikoa izan ziren.
Kennedy Imengwa lasterketa buruan joan zen 30. kilometrora arte, baina Pharis Kimani eta Philip Kiplagat izan ziren amaierako protagonistak.
Maratoi erdia Manuel Guerreiro asturiarrak (1.09:33) eta Maria Vasco kataluniarrak (1.24:21) irabazi zuten.
10 kilometroko lasterketan Iñigo de la Granja eta Leire Medina bizkaitarrak izan ziren garaileak, 33:40 eta 38:27ko denborekin, hurrenez hurren.