Itxi

Gaur gauean

Pisu superarineko munduko txapelketa bikaina, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Allakverdiev errusiarra eta Jessie Vargas mexikarra izango dira nor baino nor gehiago.

Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan, borrokaldirik galdu gabe dauden bi boxeolarik munduko titulua izango dute jokoan: Allakhverdiev errusiarra eta Jessie Vargas mexikarra. Bietatik bat ere ez da jotzailea, baina biak dira boxeolari bikainak. Norgehiagoka gogorra eta ikusgarria izango da.

Ondoren, Puerto Ricoko izen berrietako bat ezagutuko dugu: Felix Verdejo. 21 urte ditu eta egindako 12 borrokaldietan nagusitu da.

Azkenik, pisu ertaineko neurketa jokatuko dute Matt Korobovek eta Jose Uzcategik. Orain arteko borrokaldi guztiak irabazi dituzte biek, eta norgehiagoka honetan nagusitzen denak munduko txapelketa jokatzeko aukera izango du.

'Boxeo Izarrak' gaur, 00:10ean emitituko da, ETB1en.