Gaur
Irujo-Barriola vs. Ezkurdia-Zabaleta, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Pilotarekin batera, tarte nabarmena hartuko dute saskibaloiak eta atletismoak.
Eibarko pilota jaialdia, Endesa Ligako bi saskibaloi partida eta Venta de Bañoseko krosa izango dira gaurko kirol eskaintzaren ardatz nagusiak.
12:15ean hasiko da ETB1en Fiatc Joventut-Bilbao Basket norgehiagoka, Xabier de la Fuenteren eta Josean Aldalurren kontakizunarekin, eta 12:30ean ETB4n Ucam Murcia-Laboral Kutxa, Asier Arangurenekin eta Aitor Uriondorekin. Biak ala biak, eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.
Eibarko pilota jaialdia 17:00etan hasiko da, ETB1en eta eitb.eus-en. Partida nagusia Binakako Txapelketakoa izango da, Irujo-Barriola vs. Ezkurdia-Zabaleta. Aurretik Jaunarena-Merino I eta Altuna III-Cecilio izango dira aurrez aurre, eta ondoren, Apezetxea-Urruzola eta Gorka-Larrinaga. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.
14:15ean, ETB4n eta eitb.eus-en, Venta de Bañoseko nazioarteko krosaren berri emango dute Juanan Legorburuk eta Xabier Leibarrek.
16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko du ETB1ek, hilaren 14an Diman Julian Larreak marka bila egindako saioa eskaintzeko. Juanan Legorburuk egingo du kontakizuna Joxe Etxebeste lagun duela.
20:15ean, ETB4n, Durangoko zesta punta torneoko 3. eta 4. posturako norgehiagokaren berri emango du Iñigo Aiestaranek: Lesbats-Etcheto / Olha-Del Río.
Amaitzeko, Mikel Olazabalek futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du 'Gol Festa' saioan 19:30etik aurrera ETB1en. 23:00etan, Athletic-At. Madrid partidaren laburpena egingo du Jorge Cerratok.