Eskubaloia
Espainiak zilarra eskuratu du Europako txapelketan
Erredakzioa
Espainiarrek ezin izan dute Budapesten jokatutako finalean Norvegia mendean hartu (28-25).
28-25
Espaniako eskubaloi selekzioak zilarrezko domina eskuratu du Europako txapelketan, finalean Norvegiaren aurka galduta (28-25). Neurketa Budapesten jokatu da.
Lehen zatian markagailuan aurretik izan dira espainiarrak (5-10), eta atsedenaldian bi goleko errenta izan dute (10-12), baina bigarren zatian norvegiarrak suspertu dira eta garaipena eskuratu dute.
Nerea Pena izan da Espainiako onena, hamar gol sartuta. Silje Solberg atezain norvegiarrrak, bestalde, 15 geldiketa egin ditu.