Igandean jokatuko da
Bera Bera Kopako finalerako sailkatu da
Erredakzioa
Gipuzkoarrek euren hamaikagarren Kopa finala jokatuko dute, Guardesi 23-19ko markagailuarekin irabazita.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bera Berak Mecalia Atletico Guardes mendean hartu du 23 eta 19, Erreginaren Kopako lehenengo finalerdian. Ondorioz, iaz irabazitako txapela defendatuko dute igandean (13:00etan).
Guardes final-laurdenetan Canyalemar Valentzia jipoituta iritsi da finalerdietara, baina donostiarrak hobeto aritu dira, defentsan oinarritutako jokoa eginda.
Lehen zatiako erdi aldera, Bera Berak 6 eta 9eko partziala egin eta 12 eta 5 jarri da aurretik.
Atsedenaldira heldu aurretik, Guardesek ahalegin bat egin du alde hori murrizteko, baina abantaila hori bi goletan bakarrik murriztu dute (13-8).
Bigarren zatian, talde galiziarra partidan sartzen saiatu da Naiara Egozkueren eta Ana Isabek Cerqueraren golei esker, eta 14 eta 10 jarri dira.
Hala ere, Bera Berak ez du lekua galdu eta errentari eustea lortu du bukaera arte.