Itxi

Garaipen historikoa

Lucas Eguibarrek Snowboardeko Munduko Kopa irabazi du

L.E. | eitb.eus

Igeldokoa final-laurdenetan kanporatu dute, baina alde handia zuen bigarren sailkatuarekin, 600 puntu, eta horrek azken garaipena eman dio.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lucas Eguibar da Snowboardeko Munduko Txapeldun berria. Donostiarrak kristalezko globo ospetsua irabazi du, azken probako final-laurdenetan kanporatu duten arren.

Baina Igeldokoak alde handia zuen sailkapenean bere aurkariekin, 600 puntukoa, eta horrek garaipena esku-eskura jarri dio, aurkariek egindako hutsekin batera.

Igande honetako lehian, Eguibarrek bederatzigarren egin du. Garaipena Christopher Robanske kanadiarrarentzat izan da, Alex Deibold estatubatuarraren eta Alex Pullin australiararren aurretik. Deiboldek brontzezko domina irabazi zuen Sochiko jokoetan eta Pullin birritan izan da munduko txapeldun.

Lucas Eguibar hirugarren izan zen ostiraleko sailkatze-probetan.

Eguibarrek 290 puntu lortu ditu La Molinan, eta Munduko Kopako sailkapeneko lehen postuan da, guztira 2.090 puntu lortuta. Alex Pullin bigarren da 1.700 punturekin eta Nikolay Olyunin errusiarra hirugarren, 1.560 punturekin.

"Oso pozik nago Kristalezko Globoa irabazteagatik, denboraldia oso laburra izan delako. Familiari eta taldeari eskaini nahi diet garaipena. Lan handia egin nuen Veyssonazen eta gaur zortea ere alde izan dut", azaldu du gipuzkoarrak.

Eguibarrena garaipen historikoa da, euskal herritar batek Snowboardeko Munduko Kopan lortzen duen lehena.

Albisteak (2)

Bideoak (1)