Moto3
Efren Vazquez bigarren izan da Argentinako Sari Nagusian
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaitarra podiumera igo da Danny Kent irabazlearekin eta Isaac Viñales hirugarren sailkatuarekin batera.
Efren Vazquezek bigarren amaitu du Argentinako Sari Nagusian. Lasterketa Termas de Rio Hondo zirkuituan izan da, eta Danny Kent britainiarrak irabazi du.
Azken itzulietan, Kent jaun eta jabe izan da lasterketaren buruan, eta bigarren eta hirugarren posturako lehiak eman dio emozioa probari.
Efren Vazquez, Isaac Viñales eta Miguel Oliveira portugaldarra izan dira lehia horretako protagonistak, eta bigarren eta hirugarren postua ez dira azken bihurgunera arte argitu.
Azkenean, hiru horien arteko onena bizkaitarra izan da, eta, ondoren, hirugarren postuan, Isaac Viñales kataluniarra sartu da. Oliveirak laugarren postuarekin konformatu behar izan du.
A second incredible #Moto3 victory for @DannyKent52 who is joined by @Efrentxu7 and @ISAAC_VINYALES on the podium. #ArgentinaGP
— MotoGP™ (@MotoGP) abril 19, 2015