Curling
Gartzia: 'Olinpiar Jokoetan lehiatzeak, ametsa egi bihurtzea dakar'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kirol berri honen hazkundea bermatu nahian, Olinpiar Jokoen Nazioarteko Batzorde Exekutiboaren erabakiz, Curling diziplina 2018ko Olinpiar Jokoen parte izango da.
Curling-eko talde mistoa osatzen duten Irantzun eta Gontzal Gartzia neba-arreba gasteiztarrek, Hego Koreako PyeongChang hirian ospatuko diren 2018ko Olinpiar Jokoak dituzte helburu nagusi.
Kirol berri honen hazkundea bermatu nahian, Olinpiar Jokoen Nazioarteko Batzorde Exekutiboaren erabakiz, Curling diziplina 2018ko Olinpiar Jokoen parte izango da.
“Olinpiar Jokoetan lehiatu ahal izateak, horrenbeste urteetako ametsa egi bihurtzea dakar”, azaldu du Irauntzu Garcia kirolariak.
Denboraldi honetatik hasi dira elkarrekin entrenatzen eta gogor dihardute hiru urte barru PyeongChangeko Jokoetan egon ahal izateko. Horretarako, “gehiago entrenatzen hasi beharko dugu, talde misto gehiago sortzen hasten diren heinean, lehiakortasuna ere handiagotu baita”, nabarmendu du Irantzu Gartziak.
Batzordeak Curling diziplina Olinpiar Jokoen barne onartu duenetik, 16 selekzio agertu dira bertan izena emateko prest, eta Espainiak bederatzigarren postuan egonik, “eskuragarri” ikusten du Irantzuk partaidetza.