Piraguismoa
Maialen Chourrautek zilarrezko domina erdietsi du Munduko Kopan
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Denboraldiko hirugarren domina da lasartearrarentzat.
Maialen Chourraut piraguistak zilarrezko domina irabazi du Eslovakiako Munduko Kopan, ur bizietako eslalomeko K1 modalitatean. Emozio eta gorabehera handiko finala izan da, bai hasieran, baita amaieran ere.
Denboraldi honetan, hiru domina irabazi ditu jada lasartearrak.