Itxi

Alpinismoa

Juanito Oiarzabal eta Alberto Zerain etxera itzuliko dira

Agentzia | Erredakzioa

Alpinistek uko egin diote bigarrenez Broad Peak igotzera, eguraldi txarragatik.

Juanito Oiarzabal / EITB.

Juanito Oiarzabal eta Alberto Zerainen espedizioa Broad Peaketik itzuliko da helburua bete gabe, gailurrera iristeko bigarren saiakerari uko egin ostean, eguraldi txarragatik. Asteartean Pakistanetik itzuliko dira.

"Eguraldia txarra da eta elur asko dago gailurrean, eta oso arriskutsua litzateke beste saiakera bat. Tamalez, mendia uzteko erabakia hartu dugu", esan dute alpinistek. 8.047 metrokoa da.

Lehenengo saiakera larunbatean izan zen, baina azken egunetako elur pilaketak ezinezkoa egin zuen helburua lortzea. 7.750 metrotan geratu ziren.

Oiarzabal eta Zerainek prentsaurrekoa egingo dute espedizioaren xehetasunak azaltzeko. Lehenengoak 14 gailur altuenak igo nahi ditu berriro. Lau geratzen zaizkio.

Albisteak (1)