Itxi

Donostian

Bera Berak laugarren Superkopa irabazi du jarraian

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarren bosgarren emakumezkoen Superkopa da, Rocasa Kanaria Handiari irabazita (18-17).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bera Berak emakumezkoen eskubaloi Superkopa irabazi du. Bere historiako bosgarrena da, laugarrena jarraian. Rocasa Kanaria Handiari irabazi dio (18-17).

Neurketa berdinduta joan zen, baina beti egon ziren donostiarrak aurretik. Etxean jokatuta, nagusi izan ziren markagailuan Eli Pinedoren eraginkortasunari eta Ana Martinezen defentsako lanari esker.

Rocasak ez zuen partida oparitu nahi izan, eta gauzak zail jarri zizkion Bera Berari, baina hala ere, ez zuen garaipena eskuratzeko gai zenaren itxura eman.

Navarro eta Temprano atezainak bikain aritu ziren. Markagailu baxuen erantzunkina eurena izan zen.

Bigarren zatia erabakigarria izan zen Bera Beraren garaipenerako. Donostiakoek gogor hasi zuten, eta Rocasa azken hamar minutuetan sartu ziren partidara berriro, emozioa jartzeko.

FITXA TEKNIKOA

Bera Bera: Temprano, Eli Pinedo (3, 2 pen.), Etxeberria (2), Ana Martinez (4, 1 pen.), Menéndez (1), Silvia Ederra (1) , Arrojeria (1) Ziarsolo (2 pen.), Zugarrondo, Sans (1), Yanez (1), Ezkurdia, Lizarbe, Alicia Fernandez (2).

Rocasa Kanaria Handia: Silvia Navarro, Luján (3, 1 pen.), Falcón (2), Davinia Lopez (4), Peña (1), Almudena Rodríguez, Trojaola (1), Maria González (2) eta Albadalejo (2), Toscano, Tejeda (2).

Markagailua bost minuturo: 1-1; 4-2; 5-3; 6-4; 8-4; 9-5; 9-6 -atsedenaldia- 10-8; 10-8; 13-11; 14-12; 16-14; 18-17.

Albisteak (1)

Bideoak (2)