Itxi

Bat Formula

Nico Rosberg pilotuak izen euskalduna jarri dio alabari

L.E. | eitb.eus

Mercedes taldeko gidariak Twitterren iragarri duenez, alabari 'Alaïa' izena jarriko diote, "jatorri euskalduna duen izena". Alaiak "happiness" esan nahi duela azaldu die bere jarraitzaileei.

Rosbergek bere alabaren izena iragartzeko Twitterren jarritako argazkia. Argazkia: @nico_rosberg.

Nico Rosberg Bat Formulako gidari alemaniarrak izen euskalduna aukeratu du bere alabarentzat. Twitterren iragarri duenez, "Alaïa" izena jarriko dio, era horretan idatzita. "Alaïa jatorri euskalduna duen izena da", azaldu die jarraitzaileei sare sozialetan.

Mercedes taldeko gidariak eta Vivian emazteak abuztuaren 31ean izan dute lehen alaba.

 

 

Albisteak (3)