Jauzi handiak
Steven Lobue, garaile Bilboko 'Red Bull Cliff Diving 2015' proban
Erredakzioa
Jauzilari estatubatuarrak irabazi du Bilbon egin den jauzi handien proba. Orlando Duque izan da bigarren eta Blake Aldridge, hirugarren. Gary Hunt izendatu da zirkuitu mundialeko irabazlea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Steven Lobue estatubatuarrak irabazi du Bilbon egin den jauzi handien 'Red Bull Cliff Diving 2015' zirkuitu mundialeko proba. Orlando Duque kolonbiarra izan da bigarren eta Blake Aldridge britainiarra, hirugarren.
Milaka pertsona bidlu dira Bizkaiko hiriburuko Nerbioi Ibaiaren hertzetan. Salbeko Zubitik egindako jauzi ikusgarriekin, Lobuek lortu du garaipena. Berak kanporatu du zirkuitu mundiala irabazi duen Gary Hunt britainiarra.
Hunt zirkuitu mundialeko irabazle izendatu da. Orlando Duquek bigarren postua eskuratu du eta Jonathan Paredes mexikarrak sailkapen nagusiko hirugarren postuan bukatu du.