Itxi

Aragoiko Sari Nagusia

Lorenzok garaipena lortu eta aldeak murriztu ditu Rossirekiko

Erredakzioa

Dani Pedrosa izan da bigarren eta Valentino Rossi, hirugarren. Marc Marquezek erorikoa izan eta ez du lasterketa amaitu. Moto3n, Efren Vazuqez laugarren izan da.

Lorenzo (irabazlea), Pedrosa (bigarren) eta Rossi (hirugarren), podiumean. Argazkia: EFE

Jorge Lorenzok (Yamaha YZR M 1) irabazi du Aragoiko Sari Nagusia. Alcañizeko (Teruel) zirkuituan egin den Moto GP mailako lasterketan hasieratik agindu du pilotu espainiarrak. Garaipenarekin, Munduko Txapelketako liderra den Valentino Rossirekiko (Yamaha YZR M 1) aldeak murriztea lortu du.

Hamala puntu ateratzen dizkio Rossik Lorenzori, txapelketa amaitzeko bost lasterketa falta direnean. Italiarrak hirugarren postuan bukatu du Aragoiko Sari Nagusia eta Dani Pedrosa (Repsol Honda RC 213 V) izan da bigarren. Marc Marquezek (Repsol Honda RC 213 V) erorikoa izan eta ez du lasterketa amaitu.

Efren Vazquez, laugarren Moto3n

Efren Vazquez bizkaitarrak laugarren postuan bukatu du Moto3 mailako lasterketa. Miguel Oliveira (KTM) izan da irabazlea, Jorge Navarro (Honda) bigarren eta Romano Fenatik (KTM) osatu du podiuma, hirugarren postua lortuta.