Jaitsierak bizikletan
Bilbok Hiriko MTBen nazioarteko txapelketa hartuko du, larunbatean
Agentziak | Erredakzioa
Larunbatean 'City Downhill World Tour' ekitaldia ospatuko da lehen aldiz Bizkaiko hiriburuan. Bertan, 80 ziklistek hartuko dute parte eta irabazleak 5.000 euro irabaziko ditu.
Bilbok lehenbiziko aldiz jasoko du ‘City Downhill World Tour’ ekitaldia. Txirrinduarekin hiriburuko kaleak abiadura osoan zeharkatzean datza proba hau, eta parte hartzaileek zirkuituan zehar dauden oztopoak saihestu behar dituzte, euren trebetasuna erakutsiz.
Datorren larunbatean ospatuko den ekitaldian, 80 bizikletarik hartuko dute parte, zirkuitu profesionalak, estatukoak eta nazioartekoak kontuan hartuz. Besteak beste, nazioarteko sailkapenean postu gorenak lortu dituztenak Bilbon izango dira; Filip Polc esloveniarra, Tomas Slavic txekiarra eta Joahannes Fischbach alemana.
Etxebarria parketik abiatuko da zirkuitua eta Gas plazan izango du bukaera. Irabazleak, ‘txapela’ lortzeaz gain, 5.000 euro eskuratuko ditu. Halaber, lehenengo bost postuetan bukatzen dutenek ere sariak jasoko dituzte.
Bilbokoa sailkapen-txanda izango da eta txapelketa 14:30ean hasiko da. Horrela gauzak, parte hartzaileak final nagusira begira puntu gehien lortzen saiatuko dira. Finala, hilaren 24an ospatuko da Mexikon.
Bermeok Basque Country City Downhilll Open txapelketa jasoko du urriaren 12an. Bertan, munduko profesional onenek emanaldia eskainiko dute.
eskainiko dute.