Behobia-Donostia
Carles Castillejoren erakustaldia eta Raquel Gomezen garaipena
Agentziak | Erredakzioa
Kataluniarra jaun eta jabe izan da, erritmo bizia jarri eta aurkariak ito ostean. Raquel Gomezek, berriz, lasterketa bukaera ikusgarria egin du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Carles Castillejo kataluniarrak erakustaldia eman du Behobia-Donostia lasterketako 51. edizioan. 30.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu dira, eguzkia eta beroa nagusi izan diren egunean. Emakumezkoen proban, Raquel Gomez nagusitu da.
Castillejok erritmo bizia jarri du Behobiako irteeratik, eta horri ondo eutsi dio, tenperatura altua izan den arren. Kataluniarra Espainiako txapelduna izan da azken hamarkadan, 5.000 metrotan, 10.000 metrotan eta maratoian.
Lehia estuagoa espero zen, izena eman dutenen artean faborito ugari baitzeuden: Rafa Iglesias, Pedro Nimo, Martin Fiz, Chema Martinez… baina Castillejok ez die aukerarik eman.
Kataluniarrak ez du erasorik jo behar izan Gaintzurizketako gainean, erdi lanetan, Jose Manuel Dias portugaldarra eta gainontzeko aurkariak itotzeko bere erritmoari eustearekin nahikoa izan duelako. Lasterketako azken kilometroak bakar-bakarrik egin ditu Castillejok.
Azken kilometroan omenaldia izan da irabazlearentzat. Donostiako kaleak bete dituzten milaka zaleren txaloak jaso ditu Carles Castillejok, helmugara sartu den arte.
Raquel Gomezen garaipena
Emakumezkoetan, Extremadurako Raquel Gomez gailendu da. Bere errendimendua hobetuz joan da lasterketak aurrera egin ahala. 15. kilometroan laugarren joan da, baina azken kilometroetan ikusgarri aritu da eta lehen tokian amaitu du.
Jimena Martinez, Bernadett Suveges eta Laura Garcia aurkariei kalte egin die beroak, eta Gomezek aurrera egin du, eroso, helmugara arte.
Gizonezkoen podiuma: 3. Jose Carlos Hernández, 2. Jaume Lleiva, 1. Carles Castillejo Zorionak! #BehobiaSS pic.twitter.com/lRIdJqeLDi
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) noviembre 8, 2015
Podium Femenino. Emakumezkoen Podiuma 3. Elena Loyo, 2. Paula Mallobre, 1. Raquel Gómez #BehobiaSS Zorionak!! pic.twitter.com/uip4gfhzoa
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) noviembre 8, 2015