Dopina
Errusiak 'atleta zintzoak' Rion egotea nahi du
Agentziak | Erredakzioa
'Errusiako Batzorde Olinpikoa ziur da atleta zintzoek Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan parte hartu behar dutela', esan dute komunikatu batean.
Errusiako Batzorde Olinpikoak 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan partu ahal izateko garbiketa programa iragarri du, IAAFek ezarritako zigorraren ostean dopin kasu orokorraren aurrean.
'Errusiako Batzorde Olinpikoa ziur da atleta zintzoek Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan parte hartu behar dutela. Aldi berean, debekatutako substantziak hartu zituztenek eta lagundu zieten guztiek erantzunkizun osoa bere gain hartu beharko lukete', esan du Alexander Zhukov presidenteak.
Errusiako Federazioa eta atleta errusiarrak zigortu ditu IAAFek, behin behinean. Kirol Ministerioak Federazioko liderrak aldatuko dituela iragarri du, hauteskundeen bidez.
skundeen bidez.