Itxi

Emakumezkoan "mundua"

Igeriketa sinkronizatua: Ibon Garcia, Euskadiko txapelduna

Erredakzioa

Bera zen 56 parte-hartzaileen artean gizon bakarra eta Sestaoko Las Llanas Kiroldegian jokatutako txapelketan ez zuen aurkaririk izan.

Ibon Garcia bizkaitarrak irabazi du igeriketa sinkronizatuko Euskadiko txapelketa. Bera zen 56 parte-hartzeileen artean gizon bakarra eta notarik altuena berak jaso zuen.

Emakumezkoen "mundua" da igeriketa sinkronizatua, baina Etxebarriko Ganguren taldeko igerilaria ez zuen aurkaririk izan. Hiru ordu eta erdi iraun zuen txapelketak eta Sestaoko Las Llanas Kiroldegian jokatu zen.

Sailkapenak:

Orokorra.
1. Ibon Garcia Ganguren Etxebarri 64,51 puntu
2. Eli Rincon Easo San Sebastián 58,19
3. Laura Sanchez Ganguren Etxebarri 53,38
Junior.
1. Sandra Quintanilla Sincro Sestao 59,17 puntu
2. Garazi Robrero Sincro Sestao 57,57
3. Elena Bastarrika Easo San Sebastián 56,33
Haurrak.
1. Olga Vicente Easo San Sebastian 62,37 puntu
2. Ana Mendigutxia Sincro Sestao 60,78
3. Irati Pablos Easo San Sebastian 60,33