Eslalom erraldoian
Vancouver 2010: Zilarrezko domina lortu du Jon Santacanak
Erredakzioa
Gipuzkoarra urrezko domina lortzetik 21 zentesimara geratu zen.
Jon Santacana eskialari euskaldunak zilarrezko domina lortu du Vancouver 2010eko Paralinpiar Jokoetan eslalom erraldoiako modalitatean.
Gipuzkoarrak denbora onena egin zuen (1.19.77) lehen txandan bera gidatzen duen Miguel Galindorekin. Azkenean, 2.42.20ko denbora egin zuen eta urrezko dominatik 21 zentesimara geratu zen. Jakub Krako eslovakiarrak 2.41.99ko denborarekin lortu zuen urrea eta brontzezko domina Gianmaria Dal Maistro (2.44.25) italiarrak lortu zuen.