Lignanon
Hegats igeriketa: Varelak, bi domina Italian
K.I.
Erredakzioa
Honez gain, Patxi Monjek Euskadiko bi errekor hautsi zituen: 50 metro apnean eta 100 metro eskafandran.
Hegats igeriketako munduko kopako bigarren proba burutu zen asteburuan Italiako Lignano herrian. Mara Varela tolosarrak brontzezko bi domina eskuratu zituen, ur gaineko 50 metroetan eta 100 metro eskafandran.
Honez gain, Patxi Monjek Euskadiko bi errekor hautsi zituen: 50 metro apnean eta 100 metro eskafandran. Igarondo urpekoak taldeak, emakumezkoen 4X100 errelebokoa hautsi zuen.