Itxi

Snowboard

Lucas Eguibarrek denboraldiko lehen podiuma lortu du

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoarrak esan duenez, emaitza hobea izan zitekeen, azken bihurgunean Perathoner italiarrarekin estropezu egin ez balu.

Lucas Eguibar.

Lucas Eguibar donostiarrak denboraldiko lehen podiuma lortu du Errusiako Sunny Valley estazioan jokatutako Munduko Snowboard Kopako proban. Irabazlea Pierre Vaultier txapeldun olinpiko frantziarra izan da. Egibarrek Munduko Kopako egungo txapelduna da, boardercross modalitatean.

22 urteko euskal kirolaria hirugarren izan da, Vaultierren eta Christopher Robanske kanadiarraren atzetik.

Larunbateko sailkapen proban nagusi izan ostean, Eguibar final-zortzirenetan ere gailendu zen. Proba honetan, kirolariek seiko taldeetan lehiatzen dira, jauziz, bihurgunez eta moduluz betetako zirkuituan.

Final-laurdenetan, berriz, Eguibarrek bigarren egin zuen, Alex Pullin australiarraren atzetik, eta finalerdian ere bigarren izan da, Perathoner italiarraren atzetik.

"Lehenengo edo bigarren izan nintekeen"

"Azken bihurgunean, Emanuel Perathoner italiarra nirekin talka egin du, denbora galdu dugu, eta orduan laugarren zihoanak (Christopher Robanske) pasa egin gaitu. Azkenean hirugarren izan naiz, eta ondo dago podiumera itzultzea", azaldu du donostiarrak. "Hala ere, amorru apur bat eman dit, proba irabazteko edo bigarren egiteko moduan izan naizelako".

Albisteak (1)