Estatuko Federazioko probak
Piraguismoa: Maialen Chorrauten garaipena Seu d'Urgellen
K.I.
Erredakzioa
Chorrautek garaipena eskuratu zuen, urrats handia emanez munduko txapelketako partaidetza ziurtatzeko.
Espainiako piraguismo selekzioaren probek hiru jardunaldi izango dituzte. Lehenengoa pasa den asteburuan izan zen, Seu d''Urgellen. Chorrautek garaipena eskuratu zuen, urrats handia emanez munduko txapelketako partaidetza ziurtatzeko.
Hiru jardunaldi dituzte proba hauek, kirolari bakoitzari bi emaitza onenak hartuko zaizkiolarik kontutan.
Lehen jardunaldia Copa Pirineus berriaren barruan izan zen. Apirilaren 5ean Paun izango dute bigarrena (hau ere Copa Pirineus delakoan), eta azkenekoa berriz ere Seu d''Urgellen apirilaren 10ean eta 11an.
Maialen Chorrautek K-1ean lorturiko garaipenaz gain, proba horretan bertan Iratí Goikoetxea bigarren sailkatu zen eta Jone Otaño seigarren. gizonezkoen K-1ean Joan Crespo laugarren sailkatu zen. C-1ean Ander Elosegi hirugarren izan zen eta Jon Erguin laugarren. C-2an, Larrañaga eta Goikoetxea hirugarren sailkatu ziren.