Igandean abiatuko dira
Juanito Oiarzabal eta Alberto Zerain, Dhaulagiri bidean
Agentziak | Erredakzioa
Dhaulagiri, Broad Peak, Shisha Pangma eta Nanga Parbat dira Oiarzabali falta zaizkion zortzimilakoak hamalauak birritan igotzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Igandean abiatuko dira Nepalera Juanito Oiarzabal eta Alberto Zerain euskal mendizaleak Dhaulagiri (8.167 metro) mendatean gaina egiteko asmoz.
Abentura berri honekin mendizale gasteiztarrak bere erronkarekin jarraitzen du, hots, munduko 14 zortzimilakoak birritan igotzea (2x14x800); horretarako Dhaulagiri, Broad Peak, Shisha Pangma eta Nanga Parbat igo beharko ditu.
Udaberrian eta udan Dhaulagiri eta Broad Peak igotzea espero du Oiarzabalek eta hurrengo urtean Shisha Pangma eta Nanga Parbat. Bere helburua lortzen badu munduan lehenengoa izango litzateke erronka hau egiten.