Itxi

Mendi bizikleta

Iñaki Lejarretak garaipena lortu zuen Avilesen

K.I.

Erredakzioa

Berriztarra liderra da Espainiako Kopan.

Espainiako Irekiko proba burutu zen igandean Avilesen. Orbea taldea bikain aritu zen, Iñaki Lejarretak garaipena lortu zuen, eta Ruben Ruzafa bigarren sailkatu zen.

Berriztarra liderra da Espainiako Kopan hiru proba burutu ostean. Maiatzaren 9an itzuliko da Kopa, Lleidan egingo den probarekin.

Suitzako Kopako proban aritu zen bestalde Orbea taldeko Julien Absalon, Luganon. Bost itzuliko proba batean, bigarrengotik aurrera bakarrik gelditu zen frantziarra lasterketa buruan, eta garaipen erosoa lortu zuen.

SAILKAPENA AVILES

1 LEJARRETA,IÑAKI 01:31:52
2 RUZAFA,RUBEN + 1:37 min.
3 COLOMA,CARLOS + 3:19 min.
4 LOZANO,David + 5:47 min.
5 DIAZ DE LA,ALEJANDRO + 7:05 min.

ESPAINIAKO KOPAKO SAILKAPEN NAGUSIA

1.- LEJARRETA,IÑAKI 575 PUNTU
2.- RUZAFA,RUBEN 505
3.- COLOMA,CARLOS 450
4.- TRUJILLO,JUAN PEDRO 296
5.- DIAZ DE LA,ALEJANDRO 28