Bat Formula
Verstappenek historia egin du Espainiako Sari Nagusia irabazita
Agentziak | Erredakzioa
Kimi Raikkonen bigarren izan da eta Sebastian Vettel hirugarren. Fernando Alonsok lasterketa utzi du, matxura baten ondorioz.
Max Verstappen gidari gazteak historia egin du Espainiako Sari Nagusia 18 urterekin irabazita. Holandarrak debuta egin du gaur Redbull taldearekin eta bera izan da lasterketako azkarrena.
Lehen itzulietan Mercedes taldeko gidariak izan dira protagonista, biek lasterketa utzi behar izan dutelako. Verstappenek sei hamarren atera dizkio helmugan Kimi Raikkonenen Ferrariari.
Holandarra irteerako laugarren postutik atera da. Hirugarren postua, Sebastian Vettelek lortu du (Ferrari).
Carlos Sainz espainiarrak seigarren egin du eta Fernando Alonsok lasterketa utzi behar izan du matxura baten ondorioz.