Itxi

Cheliabinsken (Errusia)

Laugarren curling-eko munduko txapelketan

K.I.

Erredakzioa

Irantzu Garcia eta Sergio Vez lehengusu arabarrek laugarren bukatu zuten.

Ez da gure artean sekulako ohiartzuna duen kirola, baina mundu mailako arrakasta lortu du arabar bikote batek munduko curling txapelketan. Bikote mixtoen kategorian izan da, Irantzu Garcia eta Sergio Vez lehengusu arabarrek laugarren bukatu dute.

Errusiako Chelyabinsk herrian burutu ziren munduko txapelketak. Finalerdietan Zelanda Berriaren aurka aritu ziren, 3-10 galdu zutelarik. Ondorioz, brontzezko dominaren lehian Txina izan zuten aurkari. 3-6 galtzen joan ziren, baina buelta eman zioten markagailuari, 7-6 irabazten jarri zirelarik azken sarrera hasi aurretik. Txinatarrek berdinketa lortu zuten, eta luzapena jokatu behar izan zuten, Txinak irabazi zuelarik.

Irantzu Garcia eta Sergio Vez Gasteizko Ipar Polo Curling taldeko kideak dira, 17 eta 15 urte dituzte, eta mundu mailan lehiatzeko gai direla erakutsi dute. Munduko txapelketa amaitu eta egun gutxira, etxean ariko dira, Gasteizen nazioarte mailako San Prudentzio torneoa burutuko baita apirilaren 30etik maiatzaren 2ra.