Buruko edema
Oiarzabalen espedizoko kide bat, osasun arazoekin
Erredakzioa
Annapurnako Nazioarteko Alpinismo Taldeak helikoptero bat bidali du Tolo Calafat laguntzeko asmoz, baina ostegunera arte ezin izango dute erreskatatu. Oh Eun Sunek jaitsiera atzeratu du.
Tolo Calafat Juanito Oiarzabalen espedizioko kidea osasuna arazoekin da. 7.700 metrotan dira eta mendizalearen egoera ikusita 4. kanpamendura deitu dute laguntza eskatuz. Bertan Oh Eun Sunen taldea dago eta korearrak bere jaitsiera atzeratzea erabaki du Talafatek burmuin edema izan dezakeelako, Yonhap agentziaren arabera. Asteartean Annapurnan tontorra egin zuten Oiarzabalek eta Miss Oh-k.&' || 'nbsp;
Annapurnako Nazioarteko Alpinismo Taldeak, gainera, helikoptero bat bidali du mendizalea laguntzeko asmoz., baina Calafat dagoen lekuraino hurbiltzeko arazoak daude eta ostegunera arte ezin izango dute erreskatatu.