Itxi

8.167 metro

Alberto Zerainek Dhaulagiriko gailurra zapaldu du

Agentziak | Erredakzioa

Hamar ordu behar izan ditu mendizale gasteiztarrak 8.100 metro baino gorago dagoen tontorrera iristeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Goizeko sei t'erdietan Alberto Zerainek Dhaulagiriko gailurra zapaldu du.

Hamar ordu behar izan ditu mendizale gasteiztarrak 8.100 metro baino gorago dagoen tontorrera iristeko.

Zerain, Juanito Oiarzabalekin batera joan da Dhaulagirira, baina bera baino ez da goraino heldu, Oiarzabal neumoniak jota dagoelako. Baliteke Mariano Galvan argentinarrak ere balentria lortu izana, Zerainekin batera abiatu delako gailurrera.

2x14x800 proiektua

Juanito Oiarzabal eta Alberto Zerain euskal mendizaleak Dhaulagiri (8.167 metro) mendatean gaina egiteko asmoz Nepalera abiatuko ziren . Abentura berri honekin mendizale gasteiztarrak bere erronkarekin jarraitzen du, hots, munduko 14 zortzimilakoak birritan igotzea (2x14x800); horretarako Dhaulagiri, Broad Peak, Shisha Pangma eta Nanga Parbat igo beharko ditu.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)