Itxi

Tolosarekin konexioa

Edurne Pasaban: "Nire burua eta bihotza Annapurnan daude"

Erredakzioa

Edurnek eta Asier Izagirrek konexio unkigarria eduki zuten Tolosako polikiroldegiarekin eta familiako kideekin eta lagunekin hitz egin ahal izan zuten.

Edurne Pasaban eta Asier Izagirre mendizakleek konexio berezia izan zuten beraien jaioterriko (Tolosako) polikiroldegiarekin. Tolosarrek beraien familietako kideekin eta lagunekin hitz egiteko aukera izan zuten.

“Oso triste gaude”, adierazi zuen Edurne Pasabanek Tolo Calafaten heriotzari erreferentzia eginez. “Azken bi egun hauetan etengabe Annapurnarekin konaktatuta egon gara Calafaten arazoez arduratzen, laguntzeko egin dituzten ahaleginez informatzen eta nola ezin izan duten zegoen tokitik atera... Shisha Pagman gauden arren gure burua eta gure bihotza Annapurnan dago”, adierazi zuen Edurne Pasabanek bere espedizioko kideen izenean.

Albisteak (2)

Audioak (3)