Izozketa-sintomak
Oiarzabalek Zaragozan jasoko du tratamendua
Erredakzioa
"Oinean zulo bat daukat", adierazi du minaren eta bidai luzearen ondorioz oso nekatutado dagoen Oiarzabalek.
Juanito Oiarzabal mendizale arabarra astelehen gauean heldu zen Zaragozara eta bertan izozketa-sintomen aurkako tratamendua jasoko du, MAZ erietxean. Sudurra eta oinak minduta ditu.
"Oinean zulo bat daukat", adierazi dio Oiarzabalek EFEri. Oso nekatuta eta pixka bat zorabiatuta dago minaren eta bidai luzearen ondorioz. Kiko Arregui izango da bere neurokirurgialari.
Hurrengo egunetan, eta Gasteizko udalak iragarritakoaren arabera, Gasteizera itzultzeko asmoa dauka.