Itxi

Ospitale utzi du

Juanito Oiarzabal: 'Bi tronbo ditut birikietan eta gaizki pasa dut'

Erredakzioa

Arabako alpinista astearte honetan irten da Santiagoko Ospitaletik. Ostegunetik ingresatuta egon da Dhaulagiriko espedizioa uztera behartu zuten bi tronboren ondorioz. Ez da Broad Peakera joango.

Juanito Oiarzabal. Argazkia: EiTB

Juanito Oiarzabal euskal mendizalea astearte honetan atera da Santiagoko Ospitaletik. Ostegunetik ingrestauta egon da birikietan dituen bi tronboren ondorioz. Bi tronbo horiek Dhaulagiriko espediozioa uztera behartu zuten. Honenbestez, Oiarzabalek baztertu egin du ondorengo egunetan Broad Peakera aurreikusita zuen irteera.

Radio Vitorian Oiarzabal elkarrizketatu dute, eta Arabako alpinistak gaizki pasa duela adierazi du: "Orain ondo nago, baina iragan ostegunean ospitalean ingresatu nindutenean oso gaizki pasa nuen. Bi tronbo ditut birikietan, tratamendua jarri didate, eta aste batzuetako prozesuaren ostean dena normaltasunera iritsiko da. Garaiz harrapatu naute, baina okerragoa izan zitekeen".

"Nire ososaun egoera dela eta, iragarri behar dut ezingo dudala Broad Peakeko espediziora joan. 20 egun barrurako aurreikusita genuen irteera eta ezinezkoa zait epe horretan guztiz osatuta egotea", gaineratu du Juanito Oiarzabalek.

 

Albisteak (2)