Motoziklismoa
Luis Salom pilotua hil egin da, Montmelo zirkuituan izandako istripuan
Agentziak | Erredakzioa
Ezbeharra Moto2 kategoriako entrenamendu libreetan gertatu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Luis Salom (SAG Team/Kalex) gidaria hil egin da ostiral arratsaldean, Kataluniako Sari Nagusiko Moto2 kategoriako entrenamendu libreetan eroriko handia izan ostean.
"Luis Salom hil egin dela esan behar dizuegu, tristura handiz", esan dute zirkuituko medikuek, prentsaurreko batean.
Entrenamenduak amaitzeko 24 minutu falta zirenean, Salom bidetik atera egin da 12. itzulian eta mugitu ezinda geratu da bere motorraren ondoan.
Istripua izan den arren, lasterketa jokatzea erabaki dute antolatzaileek, baina Bat Formulan erabiltzen den ibilbidea eginda.
Statement regarding Luis Salom. #CatalanGPhttps://t.co/CZPBckKu3R
— MotoGP™ (@MotoGP) 3 de junio de 2016