Kargatzen...
Itxi

Heriotza

Muhammad Ali boxeolari ohia hil da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

1981ean erretiroa hartu zuen eta aspaldidanik Parkinson gaixotasuna zuen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Muhammad Ali boxeolari ohia hil da (74 urte) larunbat goizaldean, haren familiak komunikatu baten bidez baieztatu duenez.

Kirol ibilbidearen hasieran Cassius Clay izenaz ezaguna zen boxeolaria hiru aldiz izan zen pisu astunetako munduko txapeldun. eta 1960. urtean pisu erdiastunen mailan txapeldun olinpiko ere izan zen. Guztira, 61 borrokalditan parte hartu zuen eta horietatik 56 irabazi eta 5 galdu zituen.

1981. urtean hartu zuen erretiroa, eta aspaldidanik Parkinson gaixotasuna zuen.

Kirol mailako mito bat baino gehiago

Kirol munduko mito izateaz gain, Ali eredu izan zen haren konpromiso politiko eta sozialagatik. Soldaduskarekiko hartu zuen jarrerak eta islamera bihurtzeko hartutako erabakiak sona handia izan zuten, eta Iparramerikako gizartea polarizatu zuen.

1964. urtean islamera bihurtu zela jakinarazi zuen, eta Cassius Clay izena atzean utzi eta Muhammad Ali izena hartu zuen. Ghettoen eta arrazagatiko segregazioaren amaiera aldarrikatzen zuen Malcom X mugimenduko kide ere izan zen.

1967an, beste keinu garrantzitsu bat eginez, AEBko Armadara batzeari eta Vietnamgo gerran parte hartzeari uko egin zion. Bost urteko zigorra ezarri zioten intsumisioa leporatuta, hiru urtez boxeoan aritzea debekatu zioten eta boxeoko titulua kendu zioten.

Gizarte arloan, berriz, sinbolo bihurtu zen, eta askatasun, bake eta berdintasun mezua zabaldu zuen.

 

Bideoak (1)

Galeriak (1)