Itxi

Tenisa

Maria Sharapova, bi urteko zigorra

Erredakzioa

Tenislari errusiarrak aitortu zuen Australiako Irekian egindako kontrol batean positiboa eman zuela.

Maria Sharapova. Argazkia: EFE

Maria Sharapovak positiboa eman zuen Australiako Irekian egin zioten dopinaren aurkako kontrol batean, Meldonium izeneko sustantzia bat hartzeagatik.

Meldoniuma 2006tik hartzen zuela aitortu zuen Saharpovak, baina esan zuen sustantzia hori aurten sartu dela Munduko Dopinaren Aurkako Elkarteak argitaratzen duen legez kanpoko sustantzien zerrendan, eta berak ez zekiela ezer.

Nazioarteko Tenis Federazioak jakitera eman du gaur bi urteko zigorra bete behar dituela errusiarrak.

 

Albisteak (1)

Galeriak (1)