Itxi

Seu d'Urgellen

Maialen Chourrautek urrea irabazi du Munduko Kopan

eitb.eus

Leer en Castellano

Gipuzkoarra jaun eta jabe izan da K-1 kategoriako lasterketan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Maialen Chourrautek urrezko domina irabazi du K1 kategorian, Seu d’Urgellen, Lleidan, jokatu den Canoe Slalomeko Munduko Kopan.

Finalean, Chourraut protagonista izan da Rioko jokoen atarian. Olinpiar Jokoetan Londresen lortutako brontzea gainditzea da gipuzkoarraren helburua. 99,61 segundoko jaitsiera eginda, lehen postua lortu du, inolako zigorrik jaso gabe.

Lasartearra, hirugarren munduko sailkapenean, oso gustura agertu da egindako lanarekin: "Sinestezina izan da. Gutxitan izaten dut korrontez kontra zeharkatu behar diren ateak kanpotik hartzeko ausardia, eta gaur egin dut, baten baino gehiagotan. Gainera, zubiko tarte hori oso zaila egiten zait, asko kostatzen zait, eta gaur modu ezin hobean egin dut. Beraz, oso-oso pozik nago", esan du.

Chourrauten hurrengo helburua Pauen datorren astean jokatuko den Munduko Kopa da. Berak esan duenez, "prestaketa garrantzitsua izango da, Joko Olinpikoetara joan aurretik izango den azken lehiaketa delako".

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)