Bizkaiko txapelketa
Duatloia: Baugh eta Murua, irabazle Ermuan
K.I.
Erredakzioa
Proba distantzia sprintekoa (5,3km-23km-2’5km) izan da.
Ermuako duatloi korritu zen larunbatean, Bizkaiko txapelketa eta Euskadiko zirkuitoko azken aurreko proba. Raf Baugh eta Ainhoa Murua izan ziren bi irabazleak. Proba distantzia sprintekoa (5,3km-23km-2’5km) izan da. Bertan 140 partehartzaile inguru izan dira irteera lerroan.
Raf Baugh australiarra 1h04’24”ko denbora eginez izan zen gizonezkoetan azkarrena. Emakumezkoetan, Ainhoa Murua izan zen azkarrena, zarauztarrak 1h10’23”ko denbora egin zuen.
Bizkaiko duatloi sprinteko txapeldunak Kepa Ruiz mundakarra eta Inmaculada Ruiz gernikarra izan dira.